<

Euskeraren txokoa

2007-01-21

Lasaitzeko

Azterketa garai honetan, lasaitzeko baliabideak behar ditugu. Hemen, arrainak ikusiko ditugu.


2007-01-20

ASKATASUNA


Aurreko astean, Balmasedako Institutuaren Goi Batzordeak jantzieei buruzko ordenantza bat argitaratu zen. Atal honek , barneko legediari ( ROF-ari)gehitu zaio.

Ihazko ikasturtearen amaieran, neska eta mutil batzuk arbelara ez zirela irtengo esan zuten bipilki; honen arrazoia euren barneko arropak agerian zirela eta gainontzeko ikasle guztiak , arbelara irtetzerakoan, barre egiten zutela zen.
Hau zela eta, ikastetxean, barneko eztabaida bat sortu zen eta ikasturte honen zehar jarraitu du aurrera.

Zuzendaritzak, Guraso Elkarteak, Ikasleak eta Goi-batzordeak osatzen dituzten bestea partaide batzuk , aurreko astean , jantziei buruzko atal bat onartu zuten; goi-batzordeak osatzen dituzten 23 partaidetik 20 proposamena baietsi zuten. Gehigarri hau ez da bakarrik ikasleei zuzenduta, hezkuntza-elkartea barne dago ere.

Baina orain zalantzak agertzen dira:

Nortzuk dira partaideak honi buriz, lege bat sortzeko?
Bakoitzaren askatasuna murrizten du, legeak?
Normala da Balmasedako Institutoan gertatutakoa ala kaso bakarra da Euskal Herrian?
Beste ikastetxe al daude honako murrizketak dituztenak?
Hezkuntza sailak, ez du ezer esaten?

2007-01-18

Hizkuntzaren erreforma

Gure ikasleak bi hizkuntza menperatzen dituztela suposatzen da, edo ala izan beharko zuen. Horrergaitik, Europan zehar bezala, hirugarren hizkuntza garatu nahi dute.
Nere garaian, atzerritar hizkuntza bigarren hezkuntzan ematen zen; orain haur hezkuntzatik ikasten dute.

Ingelerari orain arte eman zaion garrantzia handitzen dihoa eta horregatik ingeleraren presentzia gure ikasleen kurrikulumean handitu da. Astean 3-4 ordutikan %25era pasatuko da erreforma honetan, horrela Europan zehar garatzen ari diren hezkuntz politiketara parekatzen gara.
Ezin dugu ahaztu , 1999.urtean " Tratado de Bologna" -n sinatu zena; Europa osoko unibertsitateko hezkuntza parekatzeko lehen hezkuntzaren erreforma ezinbestekoa da.

Kontuz: erreforma hau ez da oraindik garatuko. Plateamendu soil bat da oraindik. Parlamentuarengana eta sindikatuengana eraman behar da, aztertu, baieztatu...

Beste argibide interesgarri batzuk(.pdf): Europar Porfolioa

2007-01-14

Zer da ratioa ?

Ratioa: Irakasleko ikasle proportzioa

Irakasleko ikasle proportzioa edo ratioa 2004/05 ikasturtean. Erkidegoko hezkuntza sisteman honakoa izan zen:

• Oinarrizko heziketan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) 12,1 ikasle irakasle bakoitzeko. Kontuan hartuta irakasle batzuek ez dutela dedikazio osoa, irakasleen dedikazio osoaren baliokidetasunak eginez gero, dedikazio osoko irakasle bakoitzeko 14,0 ikasle egon ziren.

• Bigarren hezkuntzan (DBH, BBB/UBI, Batxilergoa, LH) 8,7 ikasle irakasleko, edo 10,7 ikasle dedikazio osoko irakasleko.
Aldagai horien arteko alde nagusiak zentro publiko eta pribatuen
artean daude.

2007-01-13

Zer gertatzen da A ereduarekin???


Momentu honetan ikasle gutxi daude A ereduan, eta are gutxiago aukeratzen dituztenak; hau dela eta etorkinentzako gune murriztua( getto) bezala garatzen ari da. Gainera honi gehitu behar diogu, hezkuntza sailak etorkinei buruzko duen politika; etorkin batek bi urte ditu bere eskolarako girotzeko, bitartean ez du inolako laguntza berezirik hartuko ez bada hizkuntza bereganatzeko. Horregatik, etorkin guztiak A ereduan kokatzen dira gehien.

Adb: tutote batek lagundu behar dio Saharatik orain dela bi aste etorritako ikasle bati bere hezkuntza aurrera eramateko. Etorkinen ratioaren arabera, ikasle horrek euskera irakasle berezi bat eduki dezake, bestela, tutoreak berak, gelan garatuko du bere lana.

Hau eramaten al gaitu egoera arriskutsuetara?? Biolentziaren menpe bizi gara??

2007-01-08

Lehen Hezkuntza-ren erreforma

Hezkuntza sistemaren erreforma aurrera doa. Gaur egunkarietan argitaratuta kontutan hartuta, gauzak nahiko aurreratuta daude eta honako berriak zabaldu ditzakegu.

Orain arte ditugun ereduen berrikuspena. Momentu honetan hiru eredu ditugu.
A eredua: non ikasleek gai guztiak erderaz jasotzen dituztenak eta astean euskeraz 4 ordu bakarrik.
B eredua: non ikasleek %50 erderaz eta % 50 euskeraz jasotzen dituzte. Euren hezkuntza elebiduna da.
D eredua: non ikasleek gai guztiak euskeraz jasotzen dituztenak 4 ordu izan ezik, Gaztelania garatzeko.

Ikasle elebidunak lortzea hiru ereduen helburua zen baina, gaur egun, A ereduko ikasleak ez dira gai euskeraz inolako komunikazioa garatzeko. D eredukoak ,ordea, gaztelaniaz oso ondo bereganatzen dute eta beraien euskera maila nahiko ona da.
Departeamenduaren proposamena A eredua desagertzea omen da eta D eredua, berriz, indartzea.