<

Euskeraren txokoa

2007-03-20














2007-01-21

Lasaitzeko

Azterketa garai honetan, lasaitzeko baliabideak behar ditugu. Hemen, arrainak ikusiko ditugu.


2007-01-20

ASKATASUNA


Aurreko astean, Balmasedako Institutuaren Goi Batzordeak jantzieei buruzko ordenantza bat argitaratu zen. Atal honek , barneko legediari ( ROF-ari)gehitu zaio.

Ihazko ikasturtearen amaieran, neska eta mutil batzuk arbelara ez zirela irtengo esan zuten bipilki; honen arrazoia euren barneko arropak agerian zirela eta gainontzeko ikasle guztiak , arbelara irtetzerakoan, barre egiten zutela zen.
Hau zela eta, ikastetxean, barneko eztabaida bat sortu zen eta ikasturte honen zehar jarraitu du aurrera.

Zuzendaritzak, Guraso Elkarteak, Ikasleak eta Goi-batzordeak osatzen dituzten bestea partaide batzuk , aurreko astean , jantziei buruzko atal bat onartu zuten; goi-batzordeak osatzen dituzten 23 partaidetik 20 proposamena baietsi zuten. Gehigarri hau ez da bakarrik ikasleei zuzenduta, hezkuntza-elkartea barne dago ere.

Baina orain zalantzak agertzen dira:

Nortzuk dira partaideak honi buriz, lege bat sortzeko?
Bakoitzaren askatasuna murrizten du, legeak?
Normala da Balmasedako Institutoan gertatutakoa ala kaso bakarra da Euskal Herrian?
Beste ikastetxe al daude honako murrizketak dituztenak?
Hezkuntza sailak, ez du ezer esaten?

2007-01-18

Hizkuntzaren erreforma

Gure ikasleak bi hizkuntza menperatzen dituztela suposatzen da, edo ala izan beharko zuen. Horrergaitik, Europan zehar bezala, hirugarren hizkuntza garatu nahi dute.
Nere garaian, atzerritar hizkuntza bigarren hezkuntzan ematen zen; orain haur hezkuntzatik ikasten dute.

Ingelerari orain arte eman zaion garrantzia handitzen dihoa eta horregatik ingeleraren presentzia gure ikasleen kurrikulumean handitu da. Astean 3-4 ordutikan %25era pasatuko da erreforma honetan, horrela Europan zehar garatzen ari diren hezkuntz politiketara parekatzen gara.
Ezin dugu ahaztu , 1999.urtean " Tratado de Bologna" -n sinatu zena; Europa osoko unibertsitateko hezkuntza parekatzeko lehen hezkuntzaren erreforma ezinbestekoa da.

Kontuz: erreforma hau ez da oraindik garatuko. Plateamendu soil bat da oraindik. Parlamentuarengana eta sindikatuengana eraman behar da, aztertu, baieztatu...

Beste argibide interesgarri batzuk(.pdf): Europar Porfolioa

2007-01-14

Zer da ratioa ?

Ratioa: Irakasleko ikasle proportzioa

Irakasleko ikasle proportzioa edo ratioa 2004/05 ikasturtean. Erkidegoko hezkuntza sisteman honakoa izan zen:

• Oinarrizko heziketan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) 12,1 ikasle irakasle bakoitzeko. Kontuan hartuta irakasle batzuek ez dutela dedikazio osoa, irakasleen dedikazio osoaren baliokidetasunak eginez gero, dedikazio osoko irakasle bakoitzeko 14,0 ikasle egon ziren.

• Bigarren hezkuntzan (DBH, BBB/UBI, Batxilergoa, LH) 8,7 ikasle irakasleko, edo 10,7 ikasle dedikazio osoko irakasleko.
Aldagai horien arteko alde nagusiak zentro publiko eta pribatuen
artean daude.

2007-01-13

Zer gertatzen da A ereduarekin???


Momentu honetan ikasle gutxi daude A ereduan, eta are gutxiago aukeratzen dituztenak; hau dela eta etorkinentzako gune murriztua( getto) bezala garatzen ari da. Gainera honi gehitu behar diogu, hezkuntza sailak etorkinei buruzko duen politika; etorkin batek bi urte ditu bere eskolarako girotzeko, bitartean ez du inolako laguntza berezirik hartuko ez bada hizkuntza bereganatzeko. Horregatik, etorkin guztiak A ereduan kokatzen dira gehien.

Adb: tutote batek lagundu behar dio Saharatik orain dela bi aste etorritako ikasle bati bere hezkuntza aurrera eramateko. Etorkinen ratioaren arabera, ikasle horrek euskera irakasle berezi bat eduki dezake, bestela, tutoreak berak, gelan garatuko du bere lana.

Hau eramaten al gaitu egoera arriskutsuetara?? Biolentziaren menpe bizi gara??

2007-01-08

Lehen Hezkuntza-ren erreforma

Hezkuntza sistemaren erreforma aurrera doa. Gaur egunkarietan argitaratuta kontutan hartuta, gauzak nahiko aurreratuta daude eta honako berriak zabaldu ditzakegu.

Orain arte ditugun ereduen berrikuspena. Momentu honetan hiru eredu ditugu.
A eredua: non ikasleek gai guztiak erderaz jasotzen dituztenak eta astean euskeraz 4 ordu bakarrik.
B eredua: non ikasleek %50 erderaz eta % 50 euskeraz jasotzen dituzte. Euren hezkuntza elebiduna da.
D eredua: non ikasleek gai guztiak euskeraz jasotzen dituztenak 4 ordu izan ezik, Gaztelania garatzeko.

Ikasle elebidunak lortzea hiru ereduen helburua zen baina, gaur egun, A ereduko ikasleak ez dira gai euskeraz inolako komunikazioa garatzeko. D eredukoak ,ordea, gaztelaniaz oso ondo bereganatzen dute eta beraien euskera maila nahiko ona da.
Departeamenduaren proposamena A eredua desagertzea omen da eta D eredua, berriz, indartzea.

2006-12-28

Hezkuntz bereziko teknikaria

Gero eta ikasle gehiago daude gure eskoletan behar bereziak dituztenak; hau da, erritmo ezberdineko ikasleak .
Aspadi, eta atzean, gelditu ziren Curriculumaren norbakako egokitzapen( CNE) baldintzak, non urritasun murriztutako umeak pedagogi terapeutikako ikaslearen(PT) laguntza hartzen zuten bakarrik .

Orain edozein ikasleek bere tutoearen bidez edo ta Pt baten bidez laguntza hartzen du.
Hala ere oraindik badaude beste ikasle batzuk, bere kabuz ezin dutenak hezkuntza aurrera eraman. Mugimenduarekin arazoak edo ta gaixotasun mentalak badaude... Hezkuntz Bereziko Teknikaria dago( kasu batzutan).
Teknikariak( lehengo laguntzailea), irakaslearekin koordinatuz, aurrera eramaten du ume horreri egokitutako edukinak eta gehienetan bera ez balego, teknikaria, zailtasunez irakasleak bere programa aurrera eraman zuen.

Momentu honeta , Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskaitza publiko bat ireki du 75 plaza betetzeko. Gehiago jakin nahi duzu? Urtarrilaren 29 arte epea duzu

2006-12-08

HASIERA ZIKLOA

Bost urte t´erditik , umea aldaketa baten barruan sartuta dago: umore aldaketak, ez ditu gauzak egin nahi... hau da FASE berri batean sartzen ari da : BIGARREN HAURTZAROA. Fase honen barruan organikoki aldaketa batzuk ematen dira: hortzen jausketa ( oso nabaria da), hanketako mina, "anginas “, “ Otitis”.... etbar.
Momentu honetan ere NEKE izugarria izaten dute, jausi egiten dira askotan... Horregatik deskantsatzeko eta lo egiteko orduak oso garrantzitsuak dira. Komenigarriena 12 ordutako loaldiak egitea da, amets gaiztoak izan arren.
6 eta 7 URTE BITARTEKO UMEAK

Harremanetan lagun minak agertuko dira ziklo honetan klasearen barruan, eta aldi berean klasearekiko nortasun bat( mutiko hori nere gelakoa da). Denbora gehiago emango du jolasteko eta jende gehiagorekin jolastuko du: talde jolasak -futbola....
Bere burua ahastuko du ( egozentrismoa alde batean utziz) eta beste batzuekin erlazionatezn hasiko da .
Lehenengo zikloko hasieran jarrera aldaketa izugarriak ikusten dituzte : kasketak ( gomendioa 1tik-10 ra kontatzea da ohiukatze ordez )...Une horretan umea gurasoen atenzioa deitzen ari da; gurasoak entzun behar dituzte bere kexkak, gertatzen zaiona, galderei erantzunak eman--- “ Zergatik ? fasean sartzen dira.

Ikasketan aldetik, ziklo hau oso garrantzitsua da. Ziklo honetan finkatzen baitda espazio ta denboraren arteko erlazioa, lateralitatea ( ezker- eskuma) Eta idazketa –irakurketa prozesua bereziki . Idazketa-irakurketa prozesua 2 urtetan planteatuta dago eta kontutan hartu behar dira( gurasoak), hau lortzeko erritmo ezberdinak daudela.

Ahozko hizkuntza mekanikoki menperatzen hasi da, baina ezin du 10 eta 25 minutu baino gehiago adi egon.

Baina , hau dana, zikloko honen bigarren maila lasaitzen joango da . Aurrerapen handiak ikusiko dituzte. Hasieran egozentrismo batetik Autokritioa den ume batera heltzeko, komunikatzeko errekurtso berriak dituena eta klaseko kideen konparaketatik aldenduko dena.

2006-11-05

Ongi etorriak ( 2. partea)

Kaixo berriro.
Aurreko astean hasi nintzen Blog izeneko abentura berri honekin. Denbora asko ez nuenez, nire aurkezpena nahiko laburra izan zen, horregaitik berriro nago zuekin, zalantza guztiak argitzeko.

Beatriz naiz eta Magisteritza Eskolako (Lehen Hezkuntza) 3. mailako ikaslea naiz.
Blog honen garapena Hezkuntzaren Teknologia izeneko gai batekin erlazionatuta dago.
Hau dela eta, hemen nauzue, teknologia berriei aurrera egiten eta mundu berri baten nabigatzen.

2006-10-26

ONGI ETORRIAK

Kaixo, ongi etorriak.
Blog honetan hezkuntzari buruzko gaur egungo gaiak zabaltzen ditugu: Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan sortzen diren eztabaidak zabaldu eta besteei zuzendutako gune kritiko bat ireki.